Pagoa Basque Beer Pilsner Horia

Pilsner • Horia

Pilsner garagardoa, behe hartzidurakoa. Gorputza duen garagardo bat da, leuna, arina eta garbia, lupulu goxoa eta malta arina duen lurrin atseginarekin. Bere urre kolorea eta zapore delikatu eta harmonikoa edozein momentutan hartzeko egokia bihurtzen du.

4,9 % vol
Pagoa Garagardoa Horia ikurra

“Argizaiola”

Eguzkia eta mugimendua adierazten dituen sinboloa da (mitologia zeltako triskelaren antzekoa), baina XVI. eta XVII. mendeetan fabrikatzen zen pieza etnografiko baten inspirazioa duena. Haren izenak argizarizko taula esan nahi du, eta zurezko ohol bat da, gainean kiribildutako kandela mehe bat duena. Argizarizko taula txiki honek etxeko su sinbolikoa darama, eta sua zeramanak zeukan suari piztuta eusteko ardura hildakoen omenezko zeremonia erlijiosoetan.

Ikonoak “argizaiola” deritzon kandelatxoaren haria irudikatzen du eta etiketarako aukeratutako koloreek pilsner garagardoaren tonua gogorarazten digute, kandelaren argizaria, garagarraren kolorea

BESTE GARAGARDOAK

Red ale • Gorria

Red ale • Gorria

Erabilitako maltengatik gozoki naturaleko zapore gustagarria eta legamiaren fruitalitatea kulunkatzeko lupulu zapore tradizionala duen betiko “Red Ale”a. Goi hartzidurako garagardoen artean dago.

Stout • Beltza

Stout • Beltza

Stout-porter garagardoa, goi hartzidurakoa, txigortze handia jaso duen maltekin. Oso lurrintsua, txigortua, gozoa, garbia eta sikua eta gazi-gozoa. Dudarik gabe, bat baino gehiago hartzeko.