Pagoa Basque Beer Red Ale Gorria

Red ale • Gorria

Erabilitako maltengatik gozoki naturaleko zapore gustagarria eta legamiaren fruitalitatea kulunkatzeko lupulu zapore tradizionala duen betiko “Red Ale”a. Goi hartzidurako garagardoen artean dago.

4,6 % vol
Pagoa Garagardoa Gorria ikurra

“Lauburu”

Hitzez hitz “lau buru” adierarekin, eguzkia irudikatzen duen oso antzinako sinbolo mitologikoa da lauburua. Mugitzen ari den argizagi bat, helize baten forma duena, forma lerro-makurrekin. Europa ia osoan da komuna eta herri batzuetatik beste batzuetara zabaldu zen, nahiz eta bereziki tradizio zeltari dagoen lotuta. Zantzu oneko zeinua da eta gaizkiaren eragina uxatzen duen eguzkia irudikatzen du, horregatik ikus daitezke lauburuak harrian grabatuta, etxe zein baserri askoren ateen gainean.

Guk mugitzen ari den helizearen itxura honetaraino egokitu genuen, askoz ere hegal gehiagorekin, euskal kulturaren ikonorik adierazkorrenetik bereizteko, hark lau hegal baino ez baititu. Kolore gorriek, txigortuek, marroiek barruan daukan garagardoaren ñabardurak dakartzate gogora, baina jantziteria folklorikoan eta irudikapen mitologikoetan erruz erabilitako suzko tonuak dira.

BESTE GARAGARDOAK

Pilsner • Horia

Pilsner garagardoa, behe hartzidurakoa. Gorputza duen garagardo bat da, leuna, arina eta garbia, lupulu goxoa eta malta arina duen lurrin atseginarekin. Bere urre kolorea eta zapore delikatu eta harmonikoa edozein momentutan hartzeko egokia bihurtzen du.

Stout • Beltza

Stout-porter garagardoa, goi hartzidurakoa, txigortze handia jaso duen maltekin. Oso lurrintsua, txigortua, gozoa, garbia eta sikua eta gazi-gozoa. Dudarik gabe, bat baino gehiago hartzeko.