Konfinamendurik ez, bertako garagardorik gabe!

Ikusita baliabide eta langile gehien dituzten garagardoaren multinazionalak merkatu osoak bereganatzen ari direla, ikusita taberna eta denda txikiak itxita dituzten bitartean, supermerkatu handiak irekita daudela, Oiartzungo Pagoa garagardoa etxera eramateko zerbitzua ematen hasiko gara. Bidalketa doan izango da.

12 botilako pack-ak izango dira (30 euroan salduko ditugu, 2,5 euro ateratzen da 33 cl-ko botila). Norberak osa ditzake pack-ak nahi bezala ondorengo lau aukeren arteko konbinazioak eginez:

Horia: Lager (% 4,9)

Gorria: Red-Ale (% 4,6)

Beltza: Stout (% 4,3)

IPA: India Pale Ale (% 5,5)

Eskaerak Whatsapp edo Telegram bidez egin behar dira telefono honetan: 619421153. Ordainketa Bizum bidez egingo da. Informazio gehiago nahi duenak emaila: pagoabeer@pagoa.eus

Gainera, egoera zail honetan garagardogile txikioi eusten laguntzeagatik, konfinamendua amaitzean iragarriko festa txiki bat egingo dugu garagardo fabrikan, eta konfinamenduan erosketa egiten duzuen guztiok gonbidatuta egongo zarete, ikusteko nola egiten dugun garagardoa, tankeetatik zuzenean kata egiteko eta hemendik ere atera garela ospatzeko.

Lagunduko diguzue honen berri inguruko garagardozaleen artean zabaltzen?

Mila mila esker Oiartzundik.